Ortega Bretos, Ainhoa

Getxo Blues jaialdia ospatuko dute uztailaren 13tik 15era

Hiru egunez blues doinuez gozatzeko aukera paregabea izango da Getxon.

Getxoko nazioarteko Blues jaialdiaren 29. edizioa ospatuko dute uztailaren 13tik 15era bitartean. Irekiera egunean Priscilla Band eta Freedonia taldeen kontzertua egongo da Algortako Biotz Alai Plazan.

Bigarren egunean William Bell Band izango da oholtzaren gainean. Ameriketako diskorik onenaren Grammy saria irabazi du aurten, eta hori bera aurkeztuko du Getxon.  

Hirugarren eta azken egunean, Music Maker Blues Fundation taldea arituko da kontzertuan. Estatu Batuetako musika traidizionala mantendu eta lau haizetara zabaldu nahi du taldeak.