Ortega Bretos, Ainhoa

Hiru ertzain gehiago auzipetzea erabaki du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Cabacas auzian.

Pasa den astean, hiru ertzainburuen aurkako ahozko judizioa irekitzeko agindua eman zuen Cabacas auziko epaileak. Horiei, beste hiru gehitzea erabaki du orain.

Ana Torres Bilboko 10. Instrukzioko Epaitegiko arduradunak adierazitakoaren arabera, "arduragabekeria larriarekin burututako hilketa delitua" leporatzen zaie.  

Bizkaiko Fiskaltzak Cabacas auzia behin behinean aritxabatzea eskatu zuen maiatzean, "ezin zelako jakin nork jaurti zuen Cabacas hil zuen pilotakada". Hildakoaren defentsak, ordea, lau urteko kartzela zigorra eskatu du Cabacas hil zuten gauean arduradun aritu zen ertzain bakoitzarentzat. 

2012ko apirilaren 5ean gertatu zen ezbeharra. Ertzainek jaurtikitako pilotakada batek buruhezurra hautsi zion Iñigo Cabacas gazteari, eta bost egunen buruan hil zen. Lekukoek salatu zutenez, 20-30 metrotik buruaren altuerara egin zuten tiro ertzainek.