Ortega Bretos, Ainhoa

Eusko Jaurtzaritzaren politika industriala salatu du EH Bilduk

Legez besteko proposamena aurkeztu du koalizio abertzaleak, ordezkariek azaldu dutenez, "gero eta gehiago" direlako itxiera edota lekualdatzea iragartzen ari diren enpresak. 

Iker Casanova Eh Bilduko legebiltzarkidearen iritziz, "neurri zorrotzak" hartu behar ditu Eusko Jaurlaritzak. Hainbat enpresen atzean egon den kudeaketa ereduaren inguruko kritika egitea "ezinbestekoa" dela esan du, baita horren aurrean Jaurlaritzak erakutsitako "pasibitateari" dagokionez.  

Epe motzeko behar eta arazoei erantzuteko, politika industriala "beharrezkoa" dela adierazi du Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak. Horrez gain, hemendik 25 urtera begira ere, politika industraiala marraztea ezinbestekotzat jo du, haren hitzetan: "Etorkizunera begiratu behar dugu, herri bezala non kokatu nahi dugun jakiteko".