Ortega Bretos, Ainhoa

Errekaleorrek lortu du energia burujabetzaren proiektua aurrera eramateko behar zuen dirua

Ekainaren 3an jarri zuen martxan Errekaleorrek krofunding bidezko diru bilketa, Iberdrolako langileek argindarra moztu ostean. 

Jarritako epea baino bi egun lehenago bildu dute dirua. Guztira 100 mila euro behar zituzten, auzoan 500 eguzki plaka inguru instalatzeko. Azaldu dutenez, Euskal Herriko "uharte energetikorik handiena" bihurtu nahi dute Errekaleor. Behin dirua lortuta, plaken instalazio kolektiboa egingo dute, "inorenganako menpekotasunik ez izateko". 

2013ko irailarean sartu ziren hainbat pertsona Gasteizko Udal Gobernuak hutsarazitako Errekaleor auzoan, eta bertan bizitzeko proiektua jarri zuten martxan. Egun 150 pertsona bizi dira auzo osora zabaldu den proiektu autogestionatuan. Maiatzaren 18an, Errekaleorreko argindarra moztea agindu zuen Gasteizko Udalak, segurtasun arazoak argudiatuta.