Ortega Bretos, Ainhoa

Kalean da Rafa Diez

Ongi etorri ekitaldia egingo diote 19:30ean Lasarten (Gipuzkoa)

Santoñako El Dueso espetxetik atera da Rafa Diez LAB-eko idazkari ohia. 2009ko urrian atxilotu zuten Bateragune auziko operazioan, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezekin batera. Diez zen horietatik preso jarraitzen zuen bakarra.

Hainbat pertsona hurbildu dira Santoñara, eta Muskizera abiatu dira lehen harrera ekitaldia egiteko. Bertan adierazi du Diezek arlo sindikal, sozial eta politikoan “ezinbestekoa” dela indarrak integratzea, “burujabetza eta aldaketa sozialaren alde”. Horrez gain, filosofi eta kultur politiko berriak sortu “behar” direla gaineratu du “une honetan nahiko sakabanatuta dauden indarrak integratzeko, eta prozesu politikoa behar den bezala sustatzeko”.

Gaur 19:30ean ongi etorri ekitaldia egingo diote bere herrian, Lasarten, alegia.