Hamaika

Jendetza batu da Bilbon Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko

Aurrez Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin bezala, elkarretaratzea egin dute Bilboko Aste Nagusian.

Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute abuztuaren 21ean Bilbon. Adierazi dutenez, elkartasuna eta babesa adierazteko mobilizazioa izan da, baita preso daudenen egoera salatzeko.