Hamaika

Ahal Duguko idazkari nagusi izateari uko egin dio Nagua Albak

Alderdi moreak primarioak egin beharko ditu orain zuzendaritza berria hautatzeko.

Nagua Alba 2019ra arte izendatu zuten Ahal Duguko idazkari nagusi, baina ez du agintaldia beteko. Abuztuaren 29an jakinarazi dio erabakiaren berri zuzendaritzari. 

Alderdi moreak primarioak egin beharko ditu orain zuzendaritza berria hautatzeko, eta EAEn alderdia osatzen dutenen %38ak batzar orokor bat egiteko eskatu du.