Hamaika

Atzera bota dute Gasteizko Udalak Udalbiltzari emandako diru laguntzaren aurkako helegitea

.
.

Gasteizko Udalak 2016ko irailaren 30ean onartu zuen Udalbiltzari 110.000 euroko diru-laguntza ematea, ingurumenari, kulturari eta sozioekonomiari lotutako proiektuak aurrera eramateko. Espainiako Estatuko Adminitrazio Orokorrak helegitea aurkeztu zuen, Carlos Urquijo EAEko Gobernu ordezkari ohiaren arabera, Udalbiltzaren xedeak "politikoak" direlako eta "ez dutelako zerikusirik herritarren beharrekin".