Hamaika

Aurreikuspenek diote independentziaren aldeko bozka gailenduko dela Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoan

Irakeko agintariek mugimendu militarra agindu dute, eta Turkiak ere militarki eskuhartzeko aukera iragarri du. 

Irakeko Kurdistango Eskualde Autonomoan independentziari buruzko erreferenduma egin dute irailaren 25ean, %78,7ko parte hartzearekin. Aurreikuspenek diotenez baiezkoaren aldeko bozka gailenduko da baina, hala ere, ez da jakina eskualde autonomoak independentzia zein neurritan gauzatu ahal izanen lukeen. Emaitza ofizialak ostegunetik aurrera emanen dituzten arren, Irakeko agintariek dagoeneko mugimendu militarra agindu dute eta Turkiak ere militarki eskuhartzeko aukera iragarri du.