GUREAN GAUR

"Edozer dugu posible" dokumentala estreinatu dute, Hatortxurock jaialdiko auzolan erraldoiari buruz

Musika eta euskal presoen eskubideen aldeko lana uztartzen dituen ekimen erraldoia gauzatzeko, auzolan masiboa osatzea ezinbestekoa izan zen. Horren inguruan aritu da Iñaki Alforja "Edozer dugu posible" dokumentalean. Iruñeko Golem zinemetan estreinatu zuten.

Aipatu bezala, iragan den uztailean ospatutako festibalak belaunaldi oso bat markatu zuen eta beste batzuentzat berriro ere euskal eszena musikaleko talde mitikoak ostera ere ikusteko aukera suposatu zuen. Hamaika Telebista bertan izan zen eta jaialdiari jarraipen berezia eskaini zion. Honatx, Lakuntzako esperientzia eta bizipenekin osatutako saio berezia.

Uda giroan murgilduta, Kalera Martxatik pasatu ostean, gure Zokorrizta partikularra ere hantxe azaldu zen, krokodilo lagunarekin batera. Lakuntzan, abentura ezberdinak bizi izan zituzten. Besteak beste, Arnaldo Otegi, El Nega edo Zuriñe Hidalgo ezagutzea eta Anestesiaren kontzertuan literalki olatuaren aparrean ibiltzea.

HatortxuRock hiltzeko jaio den festibala da. Baina, oraindik ere, espetxe politikak bere horretan dirau eta musika zein elkartasuna lotzeko saiakera berria egingo dute. Hurrengo hitzordua, abenduaren 16an, Atarrabian, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Anita Parker, Skakeitan, Rude Pride, Desakato, Glaukoma, Xavi Sarria, Gatillazo, Huntza, Las Tea Party eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin.