GUREAN GAUR

Parisen zein Bilbon pilatutako indarra eta elkartasuna Madrilera eraman nahi ditu Sarek urrian

Begoña Atxa bozeramaileek jakitera eman duenez, "hainbat kontaktu diskretu" izan dituzte azkenaldian. Euskal presoen eskubideen urraketa lantzeko taldea sortuta daukate Espainiako estatuko hainbat eragilerekin, eta elkarlanaren ondorio izatea nahi dute gaia Madrila eramatea

Euriari argi eginez, 100.000 lagunek Bilboko kaleak bete dituzte euskal presoen eskubideen alde. Frantziar Estatuak presoak Euskal Herrira gerturatuko dituela jakin den egunean, herritarrek konponbideari bultzada eman diote Bizkaiko hiriburuan. Amaierako interbentzioan, Kike Amonarrizek eta Bea Talegonek azaldu dutenez, «jendarte zibilen garrantzia ezinbestekoa da gobernuak mugiarazteko».

Goizean, Frantziar Estatuak euskal presoak Euskal Herrira gerturatu eta datozen asteetan Lannemezan eta Mont de Marsaneko espetxetara modu indibidualean gerturatuko dituela baieztatu ondoren. Arratsaldean, Bilbon, ibilbidea jendez gainezka egon da, Mirentxin-eko boluntarioen furgonetek zein euskal presoen senideen ilarak pankartaren aurrean joan dira. Eurekin batera, milaka eta milaka lagun, sentsibilitate eta kultura politiko ezberdinetakoak. Besteak beste, EH Bilduko ordezkariak, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia buru, edo modu indibidualean gerturatutako Elkarrekin Podemos koalizioko kideak, euren artean Lander Martinez, Andeka Larrea edo Nagua Alba. Gehiengo sindikala ere bertan izan da, ELA eta LAB-eko idazkari nagusi diren Adolfo Muñozek eta Garbiñe Aranburuk hedabideen aurreko adierazpenak egin dituzte. CCOO Euskadiko kideak ere bertan izan dira, Alfonso Rios besteak beste.

Kataluniatik ERC-ko kideak bertaratu dira, Joan Tardá buru. Aurtengoa hitzordu berezia izan da errepublikanoentzat. Izan ere, Oriol Junqueras alderdiko burua Estremerako espetxean preso dute eta Meritxell Serret eta Toni Comin Bruselan erbesteratuta daude. CUP-eko diputatu izandako David Fernandez kazetari eta ekintzaile soziala, beste urte batez, Bilboko karriketan egon da. Eurekin batera, pankarta eramaten, Xavi Sanchez egon da, Soto del Real-eko espetxean dagoen Jordi Sanchezen anaia.

Esparru sozial anitzetako herritarrak bildu dira, siglen gainetik, mezu argia plazaratuz. Frantziar Estatuak egin bezala, Espainiar Estatuak ere konponbidean aurrera urratsak ematea presoen oinarrizko eskubideak errespetatuz. Orotara, 300 autobusetik gora bertaratu dira eta Bizkaiko garraio publikoak hamarnaka milaka herritar garraiatu ditu.

Manifestazioa osorik ikusteko aukera izan duzue Hamaika Telebistan, mila esker gaurkoan emandako sostengu eta jarraipenagatik.

Sareko erreakzioak eta adierazpenak

«Us volem lliures», mensaje solidario con los presos catalanes en la manifestación de Bilbo #Resolution https://t.co/vzcLst7Fr8 pic.twitter.com/cbvTf4uo9F

— naiz: (@naiz_info) January 13, 2018

 

Goizeko ekitaldiak

Bideoa

Bideoa

 

Hamaika Telebista