GUREAN GAUR

Frantziar Estatuak euskal presoak Euskal Herrira gerturatuko ditu hurrengo asteetan

Txetx Etcheverryk goizean aurreratutako albisteak baieztatu du Frantziako Justizia ministerioko bozeramaile den Youssef Badr-ek. Kasu guztiak eta prozedura «banan-banan» egingo dutela azaldu du. Bilbotik, Bake Bidea-ko presidente Anaiz Funosask «Ipar Euskal Herriko jendarte, erakunde, hautetsi eta eragileen arteko batasuna» azpimarratu du erabaki honen gako gisa.

Albistea Sarek antolatutako mobilizazioa baino ordu batzuk lehenago jakin da eta presoen eskubideen aldeko dinamikaren bozeramaile den Joseba Azkarragak poztasunez hartu du. Lannemezan eta Mont de Marsan-eko espetxera leku aldatuko lituztekete euskal presoak.

 

Albistea jakin ondoren, Bilboko mobilizazioarekin lotutako egitarauarekin lotuta, mahai ingurua osatu dute. Bertan, Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea, David Fernandez aktibista kataluniarra, Anaiz Funosas Bake Bidea-ko presidentea eta Mario Calixto kolonbiarraren parte hartzearekin. Bertan, Joseba Azkarragak eta Anaiz Funosask gaia hizpide izan dute.

Bide beretik mintzatu da Euskal Irratiak-i eskainitako elkarrizketan, Mixel Berhokoirigoin Bakearen artisaua. Honek baieztatu du presoak Lannemezan edo Mont de Marsan-eko espetxerata eramango dituztela.