Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin bat egin du gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaiak asteartean erregistratu zituzten egun horretako lanuzteetarako deiak Bilboko Lan Ordezkaritzan, eta gauza bera egin zuten biharamunean, Iruñean. Lau orduko lanuzteak iragarri dituzte martxoaren 8rako, goizez eta arratsaldez egiteko: 11:00etatik 15:00etara, eta 18:00etatik 22:00etara. Enplegu grebaz gain, zaintza lanen, ikasketen eta kontsumo praktiken grebara ere deitu dute.
HAMAIKA
LABek jasaten duen bazterketa salatu badu ere, eskua luzatu dio intersindikalari
HAMAIKA
Zainketen Aldeko Herri-Ituna egiteko akordioa sinatu dute EAEko erakunde publikoek
HAMAIKA
Joseba Diez, EAJ: “Normala da Athleticeko jokalariak kalera ospatzera ateratzea"
HAMAIKA
"Independentziak EH Bilduren lehentasuna izateari uzten badio, agian bidean elkartuko gara"
HAMAIKA