GUREAN GAUR

Zerga politikako aliantzak aldatzeko deia, EH Bilduk eta Podemosek PSEri

Gasteizko Legebiltzarrean, fiskalitateari buruzko osoko bilkura monografikoa egin dute, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bultzatuta. EAJk, PPk eta PSEk adostutako zerga erreforman parte hartu ez duten bi alderdiek PSEri eskatu diote zerga politikan aliantzak alda ditzala. Bi alderdien hitzaldiekin abiatu da eztabaida eta indar berezia jarri dute PSE-EEri akordioan parte hartu izana aurpegiratzeko. Biei kontra egin die Alexia Castelo sozialistak, Nafarroako egoera hizpide hartuta. Casteloren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jarriko diren neurrien "%95" martxan daude Nafarroan, eta Podemosek nahiz EH Bilduk babestu dituzte, ondorioz, koherenteak izateko eskatu die.