GUREAN GAUR

Asteko kronika: Espainiaren zigorgabetasunari arrakala

Espainiak Igor Portu eta Mattin Sarasolari “tratu txarrak” eman zizkien; “tratu ez-gizatiarra” eta “humiliagarria” eman zien ETAko kideei 2008an, atxilotu zituztenean. Giza Eskubideen Europako

Auzitegiak aho batez ebatzi du Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu egin zuela, edukiz —tratu txarrak emanda— nahiz prozeduraz —horiek ez ikertuta—; eta Estrasburgoko Auzitegiko hiru magistratu urrunago ere joan dira beren ondorioetan, eta Portu eta Sarasolak jasandakoa “tortura” izan zela ondorioztatu dute. Asteko albistea izan da.