HAMAIKA TELEBISTA

Arnaldo Otegi: "ETAk bere desagerpenaren inguruan esandakoa oso albiste pozgarria da"

Gara egunkariak argitaratu duenez, ETA erakundea desagertzetik gertu dago. Horiek horrela, ETA-ko militanteak "gatazka armatuaren zikloari amaiera emateko" txosten bat bozkatzen ari dira. Erabakia, uda aurretik espero da. Albistearen aurrean, EH Bilduko koordinatzaile nagusi den Arnaldo Otegirentzat "albiste ona dela" eta norabide horretan "Ezker independentistak herri honi gauzak ondo joateko lanean jarraituko duela" nabarmendu du.

Koalizio subiranistaren beste hainbat ordezkariekin batera, Otegi Bilbon egon da, milaka pentsiodunek euren eskubideen alde egindako mobilizazioaren aurretik. Protesta hasi aurretik, hedabideen aurreko agerraldia egin du.