GUREAN GAUR

ASTEKO KRONIKA: pisu jabe eta auzokideen kexa artean, etxebizitza turistikoen ordenantza Donostian

Donostiako Udalak pisu turistikoak erregulatuko dituen udal ordenantza onartu du, EAJ eta PSEren aldeko botoekin. Aurkakoa eman dute oposizioko alderdiek: EH Bilduk, PPk eta Irabazik. Arau berriak Donostiako eremuetan banatuko ditu alokairu turistikoak. Eneko Goia alkatearen esanetan, pisu turistikoen fenomenoari erantzun egokia emango dio, turismo iraunkor eta kalitatezkoa lortzeko bidean. Parte Zaharrean Bizi elkarteko Xabier Arberasek, eta auzokideekin adostasunak bilatu ez izana leporatu dio Donostiako Udalari.

Gai horri eta beste zenbaiti erreparatu diegu aste honetako albisteen errepasoan.