GUREAN GAUR

"Gerra egiten" jarraitzeko zenbaiten nahia erakusten dute atxiloketek, Sorturen ustez

Goizean terrorismoa goratzeagatik Guardia Zibilak atxilotu ondoren, arratsaldeko lehen orduan geratu dira libre Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez eta Olatz Dañobeitia. Iazko azaroaren 26an Belen Gonzalez Peñalbaren omenez Lazkaon egindako ekitaldian parte hartu izanagatik atzeman dituzte.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ezjakintasunaz hitz egin du atxiloketen balorazioa egiterakoan. Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak atxiloketen testuingurua ekarri du gogora, batzuk bakea eraikitzeko ahaleginean ari diren bitartean, besteei gerra egiten jarraitzea leporatu die.