GUREAN GAUR

Eros ahalmena murriztu dela salatu eta pentsio duinak eskatu dituzte

Pentsio publiko duinak eskatzeko mobilizazioak egin dituzte azken asteotan pentsiodunek. Izan ere, Espainiako Gobernuak iragarritako % 0.25eko igoerak pentsiodunen eros-ahalmena jeitsiarazten duela salatu dute eta, hortaz, beren eskubideak murriztu ere bai. Patxi Urrutia Iruñeko Sasoia Erretiratuen Elkarteko kidea da eta pentsio duinak ordaintzeko dirua badagoela dio, diru horren banaketa dela arazoa salatu du.