GUREAN GAUR

'Etorkizuna nafarron esku', giza-armarria, maiatzaren 19an

Nafarroako Gure Esku Dagok aurtengo plangintzaren berri eman zuen larunbatean Katakraken antolatutako ekitaldian. “Etorkizuna nafarron esku” lelopean, ekimen nabarmenena maiatzaren 19an Iruñean osatuko duten giza-armarria izanen da. Horrekin batera, maiatzean ere, herri galdeketak izanen direla Nafarroako zenbait eskualdetan jakitera eman zuen herri mugimenduak; bai eta bestelako ekintza parte-hartzaileak ere. Ekainaren 10an osatuko duten giza-katean parte hartzeko deia luzatu zuten ere bai.