GUREAN GAUR

Gazte Akelarrea: gazte borroken topagune eta pizgarri

Ernai eta Aitzina gazte erakundeek antolatuta, abian da Gazte Akelarrea igandera arte Oiartzunen. Gazte borroken inguruan hausnartu eta eztabaidatu nahi dute topaketan. Sorginkerian dugu independentzia leloa hautatu dute aurten, Ernairen eta Aitzinaren iritziz, eguneroko su txikiz pizten baita independentziarako bidea, sorginkeria, errebeldia eta konpromisoarekin.