GUREAN GAUR

Emakumeen hitza epaituko duenik ez dagoela berretsi dute

"Ez da abusua, bortxaketa izan da". Hori izan da larunbatean Iruñean bildutako 35.000 manifestariek gehien errepikatutako leloa. 

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiarientzako mezua izan da, 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren auziko sententzia idatzi zuten epaileei eginiko interpelazio zuzena; baina hori baino gehiago ere izan da: zigor kodea, justizia sistema eta, are, gizarte patriarkal osoa jarri dute jomugan.