GUREAN GAUR

Euskal Herriko estatus politikoaz erabaki dute milaka lagunek 22 udalerritan

Euskal Herriaren estatus politikoaz hitza hartzeko aukera izan dute milaka herritarrek Araba, Bizkaia eta Nafarroako 22 udalerritan. Herri galdeketen azken olatuan, 13.667 lagun mobilizatu dira, orain arte egindakoetan, guztira, 189.000 Euskal Herri osoan.

Esparru berrietara iristea da Gure Esku Dagoren aurtengo helburu nagusietako bat. Euskal Herriko biztanleen herena bizi den eremuetara iritsi dira dagoeneko galdeketak; eta, galdeketekin batera, baita erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida ere.

Maiatzaren 19rako jarri du hurrengo zita GEDek, Iruñean osatuko dute giza-armarria orduan. Eta ekainaren 10ean erabakiaren bidean mugarri bat jartzeko determinazioa berretsi dute , 100.000 laguneko giza katea egin asmo dutelako, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko.