LAB: "EAEn, hezkuntza alorrean, lortutako akordioak guztion garaipena dira"

GUREAN GAUR|2018/05/17 19:31

Sindikatu abertzaleak EAEko hezkuntza arloan lortutako akordioen balioa nabarmendu du. Sektorean hainbat jardueratan aritzen diren langilekin egindako agerraldian, LABek esan du "mahai negoziatzaileek eman dezaketen guztia" baliatu dutela. Horrez gain, EAEn, Steilas, CCOO eta UGTrekin sinatutako akordioari ELAk egindako kritikei erantzun diete.

 
Loading player...