GUREAN GAUR

Espainiak bake nahia zangotrabatu du, Sorturen ustez, preso ohien aurkako operazioarekin

Guardia Zibilak 50 preso ohiren aurkako ondasunen kontra egindako operazioaren ostean, Sortuk egoera salatu eta kaltetutakoei elkartasuna erakusteaz gain, Espainiako Gobernuaren jarrera gogor arbuiatu du. Arkaitz Rodriguezen esanetan, "euskal jendartearen bake nahia zangotrabatzen ari dira". Horrekin batera, Genevan egindako ekitaldia bururaino ez eramateko Suitzako gobernuak jasandako presioa salatu eta larunbatean Miribillan egingo duten ekitaldian parte hartzeko dei egin du.