GUREAN GAUR

Palestinako sarraskia "gerra krimen" izendatu du NBEk

Palestinako sarraskia "gerra krimena" da, Nazio Batuen Erakundearen arabera. Israelek "berariazko hilketa" egin zuela dio Palestinako giza eskubideen kontalari bereziak, eta hori, Erromako Estatutuaren arabera, "gerra krimena" dela. Genevako Hitzarmena ere urratzen duela salatu du.

Israelek 60 palestinar hil zituen astelehenean, Nakba bezperan, AEBek Israelgo Enbaxada Tel Avivetik Jerusalemera mugitu, eta Benjamin Netanyahuren gobernuarekin lerratzea are esplizituago egin zuten egunean.

AEBek nazioarteko politika “aldebakarreko” eta “interbentzionista”, eta diplomazioa “bortitza”-ren alde egin dute, Donald Trumpen inguruko kontserbadoreek sustatuta, Txente Rekondoren hitzetan. AEBak gatazka gaiztotzen duten bitartean, nazioarteko komunitatea oso era apalean erantzuten ari bada ere, gatazkak badauka konponbidea, eta horretarako zenbait gako eman ditu Rekondok gurean.