GUREAN GAUR

Nazio ikuspegi falta leporatu diete jeltzaleei, Espainiako aurrekontuak babestearren

Soka luzea ekarriko du oraindik ere jeltzaleek Espainiako aurrekontuak babesteko hartutako erabakiak. Katalunian 155. Artikuluaren indargabetzea berehalakoa izango dela iradoki zuen Aitor Esteban EAJko diputatuak, eta oraingoz, polizia operazio berri batez hitz egin dezakegu, diru publikoa prozesura eta urriaren 1eko erreferendumera desbideratzea leporatuta gutxienez 29 lagun atxilotu baitituzte.

Edonola ere, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, erabaki zaila eta aldi berean zuzena hartu dute jeltzaleek, PPren kontuei aldeko botoa emanda.

Ba EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik kezka agertu du EAJren jarduerarekiko, eta gezurretan aritzea leporatu die jeltzaleei.

Zeresana eman du EAJren erabakiak, baita Bidegurutzea saioan ere. Begotxu Olaizola ANCko Euskal Herriko koordinatzailearen iritziz, ez da nazio ikuspegi batetik hartutako erabakia. Jule Goikoetxearen ustez, berriz, EAJren azken aukera zen alderdi interesak babesteko, hemendik gutxira ez baitu orain arteko papera jokatuko Espainiako Kongresuan.