GUREAN GAUR

PSOEk mozioa Rajoyri, eta Ciudadanosek hauteskundeak deitzeko eskaera

Gurtel auziagatik PP epaitegietan zigortuta, Mariano Rajoyren aurkakozentsura mozioa erregistratu du PSOEko Pedro Sanchezek, eta gobernua osatzeko nahia adierazi du.

Mariano Rajoyk, edozein preziotan eta edonoren babesarekin bere burua Espainiako Gobernuko presidente izendatu nahi izatea leporatu dio Sanchezi.

Ciudadanosek argi utzi du ez duela Sanchezek populistekin eta separatistekin sustatutako mozioan parte hartuko, horren ordez, hauteskundeak deitzea nahi dutela eurek.

EAJko Aitor Estebanek, bere aldetik, esan du ikusi egin beharko dela zein asmo duen Sanchezek, eta dagokien unean erabakia hartuko dutela.

Azkenik, EH Bilduko Iker Casanovaren hitzetan, zentsura mozioak ez du aurpegi edo izen aldaketa bat ekarri behar, beste era bateko politikak egiteko aukera, baizik.