GUREAN GAUR

Arteari dagokion balioa aitortzeko eskatu du Mireia Gabilondok, Max sarietan

Euskal ordezkaritza zabala bildu da astelehen gauez Sevillan, Max sarien banaketan. Hernaniko Kulunka antzerki taldea izan da gaueko protagonista nagusietako bat. Izan ere, haren Solitudes lanarentzat izan da antzerki lan onenaren saria. Obrako zuzendari eta aktore Mireia Gabilondok.

Hernaniko taldea ez da euskal saritu bakarrra izan. Borja Ortiz de Gondrak jaso baitu antzerkigile onenaren saria, Los Gondra lanarengatik. Madrilgo Valle Inclan antzokian ikusi ahal izan da lana azken hilabete honetan. Ertza taldearen Meeting Point lanarentzat izan da, berriz, kale ikuskizun onenaren saria. Asier Zabaletak zuzentzen duen lan horrek bi gazte brasildarren historia kontatzen du, zeinak haur zirela heldu ziren Euskal Herrira, eta han ezagutu zuten Ertza konpainia.

Aldarrikapenen gaua ere izan da sari banaketakoa. Emakumezko aktore eta zuzendarien lana nabarmentzeaz gain, arteari "duen garrantzia" emateko ere eskatu baitio Gabilondok Espainiako Kultura ministro berriari, eta ahalegina egin dezala antzerkia ikusarazteko.