GUREAN GAUR

Joseba Asiron: “Uneotan, zezenik gabeko sanferminak ulertu ez arren, debatea gizartean dago”

Sanferminak zezenik gabe gaur egun ezin direla ulertu berretsi du Joseba Asiron Iruñeko Udaleko alkateak. Era berean, horren inguruko eztabaida egon behar dela esan du; izan ere, debatea dagoeneko gizartean existitzen dela adierazi du alkateak eta hori ona dela gaineratu du. Zentzu horretan, eztabaida hori gizarteak, eta ez instituzioek, bideratu behar dutela azaldu du.