GUREAN GAUR

‘Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske’, indarkeria matxistari aurre egiteko

Eraso sexistei aurre egiteko estrategia sendotu du Iruñeak, Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske kanpainan. Orain arte erabilitako esku gorriaren irudia baliatuta, sentsibilizazioa hedatu nahi dute gizartean. Indarkeria sexistaren prebentzioa eta erasoen aurkako erantzuna landuko dituzte, besteak beste.