GUREAN GAUR

40 urte, sexu askapenaren alde Bilbo mobilizatu zenetik

Aurten, emakume guztiengan jarri du fokua E28 koordinadorak, osteguneko LGTBI harrotasun egunerako. Beraz, lesbianak, transexualak eta bisexualak izango dituzte gogoan osteguneko mobilizazioetan. Horrez gain, Bilbon sexu askapenaren aldeko lehen manifestazioa egin zuteneko 40. urtemuga ospatuko dute ostiralean.