GUREAN GAUR

Grande Marlaskari eragindako kaltea aitor dezala exijitu diote torturatuek

Billy el niño ezizenez ezagutzen den torturatzaileari dominak kentzea aztertzen ari den Fernando Grande Marlaska Barne ministroari eskaera egin diote hainbat lagunek. Instrukzio epaile zen garaian egindako minaren aitortza eskatu diote, atxiloaldian torturatutako ehunka herritarren izenean.

Frankismo garaiko polizia lanagatik lau domina ditu Juan Antonio Gonzalez Pachecok, Billy el niño izenez ezagutzen den torturatzaileak, alegia. Domina horiek izateagatik, gainera, diru sarrera handiagoak jasotzen ditu. Ba Barne Justizia ministro Fernando Grande Marlaskak iragarri du gobernua aztertzen ari dela domina horiek erretiratzeko bidea.

Gogora ekarri behar da, gainera, Espainia bederatzi aldiz zigortu duela Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, eta horietatik seitan Grande Marlaskarena zela atxilotuen eskubideak bermatzeko erantzukizuna. Amaia Izkok ezikusiarena egitea leporatu dio Grande Marlaskari.