GUREAN GAUR

Sexu erasoen aurka, morea izango da peñen sanferminetako pankarten atzealdea

Altsasuko auzia, Iruñeko amabilizazio plana edota ustelkeria dira aurtengo sanferminetarako peñen pankartetako gaiak. Aurten, pankarta guztien atzealdea morea izango da, eraso sexisten aurka egin eta jai parekideak aldarrikatzeko asmoz.