GUREAN GAUR

Vendettaren azken kontzertua, Hatortxu Rock-ekin batera

Vendetta taldeak iragarri berri du bere azkeneko kontzertua abenduaren 28an eskainiko duela eta Hatortxu Rock jaialdiarekin batera izanen da. Taldeko Pello Reparazek adierazi duenez, Vendettaren kontzerturik handiena eta luzeena izanen da, guztietan bereziena izan dadin nahi dute. Horrela, asteburu berezia izanen da urte amaierakoa Atarrabian, Vendettaren kontzertuarekin, ostiralean, eta Hatortxu Rock-eko 22. edizioa, larunbatean.