GUREAN GAUR

Arreta onkologiko pertsonalizaturako bidea egin nahi du Jaurlaritzak

EAEn 13.500 minbizi kasu atzematen dira urtean, eta horiei aurre egiteko plan onkologikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Besteak beste, gaixoen “arreta pertsonalizatua” sustatu eta prebentzio programak indartuko ditu planak.

Arreta goiztiarra du planak ardatz nagusitzat, eta, horretarako, hainbat ekinbide zehaztu dituzte planean: jarduera fisikoaren praktika sustatzea, elikadura osasungarrirako ekimenen estrategiak ezartzea, edota tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa murriztea. Baheketa programak ere baliatuko dituzte horretarako. Dagoeneko martxan direnei eutsiko dite, baina berriak ere ezarriko dira.

Ikerketa eta berrikuntza arloan, azkenik, beste urrats bat egin nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, hiru ikerketa zentroen arteko “sinergiak” hobetzeko hainbat neurri proposatu ditu. Besteak beste, Onkologikoak eta EAEko Osasun Sistema Publikoak “zerbitzu bakar bateko bidea” egitea proposatu du planak.