GUREAN GAUR

'Nola soinu halan bizi' izango da 2018ko Bilboko aste nagusiko kartela

Bilboko Udalak urtero antolatzen duen aste nagusiko kartel lehiaketaren irabazlea Nola soinu hala zeinu izenekoa izan da, Jone Etxaburu Garaik egindakoa. Zeinu hizkuntzaren bitartez, 2018ko aste nagusia iragartzeko, sardezken hortzak, eskuen atzamarrak izango balira bezala erabili ditu.

Aurten 175 kartel aurkeztu dira, aurreko edizioan baino %9,4 gehiago. Kartel gehienak Bilbotik iritsi diren arren, beste hainbat lekutatik ere bidali dituzte proposamenak, besteak beste, Ipar Euskal Herritik, Nafarroatik, Bartzelonatik, Madrildik, Sevillatik eta Coruñatik.