Ehun euskal presok berehala aske geratu behar lukete, abokatu eta medikuen hitzetan

Legedi arrunta ezarrita, zigorraren hiru laurden beteta dituztenek eta 70 urtetik gorakoek berehala geratu beharko lukete libre.

GUREAN GAUR|2018/07/12 18:16

Mati Iturralde eta Miren Arana medikuek eta Iñaki Zugadi eta Haizea Ziluaga abokatuek eman dituzte libre egon beharko luketen presoen inguruko xehetasunak. Esan dutenez, 24 dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak; horietatik hamasei agertzen dira argitara atera den zerrendan, eta beste zortzik nahiago izan dute euren egoera publiko ez egitea, arrazoi pertsonalak direla medio. 

Emakume presoen egoera nabarmendu dute, zortzi adingabeen amak direlako eta hamabi bakarturik dauzkatelako.

 
Loading player...