GUREAN GAUR

Pentsiodunek mobilizazioei eutsiko diete eta manifestazioa deitu dute abuztuaren 20rako Bilbon

Ehunka pentsiodun bildu dira gaur ere Bilboko Udaletxe aurrean, pentsio duinak eta sistema propioa aldarrikatzeko. Abuztuaren 20an, Bilboko aste nagusiaren barnean, mobilizatzeko asmoa iragarri eta konpartsen babesa dutela esan dute. 20.000 pegatina ere kaleratuko dituzte, haien aldarrikapenak Bizkaiko gainerako jaietan ere presente egon daitezen.