GUREAN GAUR

Sexu jazarpena salatutako langilea kaleratu izana egotzi dio LABek Berrizturi

Bizkaiko Foru Aldundiarentzat lan egiten duen Berriztu enpresak sexu jazarpena salatu duen langile bat kaleratu duela salatu du LABek. Enpresak salaketa aintzat hartu ez zuenez, langileak baja hartu behar izan zuen.

Aste batzuetara lanera itzultzean, kaleratu egin zuten. Berriztuk aldundiarentzat lan egiten duenez, auzi horretan instituzioak duen erantzukizuna agerian utzi nahi izan dute aldundiaren atarian egindako elkarretaratzearekin.