GUREAN GAUR

Presoak gerturatzeko Madrilen asmoa berretsi du Sanchezek

Pedro Sanchezek EAJ eta EH Bilduri berretsi die Espainiako Gobernuak erabakita duela euskal presoak gerturatzea.

Izan ere, Aitor Esteban diputatu jeltzaleak eskatu dio konplexuak utzi eta mugi dadila, Euskadin ere elkarbizitza hobetu dadin. EH Bildu koalizioko diptuatu Marian Beitialarrangoitiak, bere aldetik, argia izateko eta presoak hurbilduko dituen edo ez zehazteko esan dio.