GUREAN GAUR

Laia Altarriba: "Katalanen gehiengoak ez zuen ezagutzen estatuaren aurpegirik gogorrena"

Kataluniako kazetarien kolektiboa bero dago aste honetan, astelehen ilunabarrean, Crida Catalana plataformaren aurkezpenaren ondoren Espainiako Polizia agente bateko Jordi Borras argazkilariari eraso egin ziolako. Horretaz eta Kataluniako testuinguruaz hitz egin du Saioa Baleztenak Diari Jornadako zuzendari Laia Altarribarekin.

Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak Katalunian kargugabetutako diputatuen botoa nola delegatu erabakitzeko atzo, Parlamentuan deituta zegoen osoko bilkura bertan behera gelditu zen atzo, Junts per Catalunya eta ERC eta CUPen arteko desadostasunagatik.

Bien bitartean, kazetarien kolektiboa bero dago aste honetan, astelehen ilunabarrean Crida Catalana plataformaren aurkezpenaren amaieran, 40 urte inguruko polizia nazional batek “gora Espainia” eta “gora Franco” ohiuka Jordi Borràs argazkilaria erasotu ondoren.

Ikasturte honetan Kataluniatik egindako azken ekarpenean Diari Jornada egunkariko zuzendari Laia Altarriba elkarrizketatu dugu, maiatzean ibilbidea abiatu zuen egunkari kooperatibaren egoitzan.