GUREAN GAUR

PDeCATen barne lehia, independentisten ilusioaren galarazlea

Asteburu honetan nazio kongresua egingo du PDeCATek eta horren aurretik, Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuak Marta Pascali ohartarazi dio alderdia zuzentzeko aurkezten bada, Puigdemontek alderdia utziko duela.

Astean zehar, Pascalek garrantzia kendu die alderdi barruko ustezko liskarrei eta esan du zenbaitek nahiko luketela subiranismoa zatituta ikusi.

Diari Jornadako zuzendari Laia Altarribak, ordea, uste du baietz, lehengo Convergencia zenaren espazioa bitan zatituta dagoela: Pascalen eta Puigdemonten aldekoen artean, hain justu. Eta lehia horiek, jendeari ilusioa galarazten diotela.

Aurrera begira, berriz, bi ildotan lan egin beharko dela uste du Altarribak, errepresioari aurka egiteaz gain, proposamen politikoarekin aurrera egin behar dela.