Zehazki, Sortzen elkarteko koordinatzaile Sergio Iribarrenek esan du euskara baztertuta dagoela, politikoki hori eragin delako. Hargatik, legeak euskarari bide eman behar diola eta egoera hori irauli behar duela aldarrikatu du.
Alderdi politikoetako ordezkariei dagokienez, Podemos-Orain Bai taldeko kide Laura Perezek adierazi du egungo errealitate linguistikoa aldatu beharra dagoela eta horretarako alderdi politikoen ausardia behar dela. Geroa Baiko Virginia Aleman, bere aldetik, euskararen ofizialtasunaren alde agertu da eta ausardia baino gehiago beharko dela baieztatu du.