GUREAN GAUR

Iazko irailaren 20ko polizia errepresiotik urtebetera, hainbat ekitaldi Bartzelonan

Ostegunean beteko da urtea, Espainiako Poliziaren miaketen ondorioz, Kataluniako erresistentzia abian jarri zenetik. Hain justu, duela urtebeteko ekitaldiengatik sedizio eta matxinada delituak egotzita, espetxeratuta daude oraindik Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez. Testuinguru horretan, Kataluniako egoeraren kronika egin dute Saioa Baleztenak eta Asier Sanchezek.