Estrasburgoko ebazpena espetxe politika aldatzeko baliatzeko eskatu dio Sarek Espainiako Gobernuari

Urriaren 23rako espero da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak espetxe zigorren kontaketari buruzko ebazpena jakinaraztea. Estatu batean preso egondako urte kopurua aintzat hartzearen aldeko ebazpena balitz, Frantzian preso egon direnei kontuan hartu beharko litzaizkiek urte horiek Espainiako espetxe zigorretarako.

GUREAN GAUR|2018/10/10 20:04

Santiago Arrospide euskal preso ohiaren helegite baten harira ebatziko du Estrasburgok, eta jurisprudentzia ezarriz gero, 50 bat euskal presori eragingo lieke. Sare Herritarraren arabera, gainera, horietako hamalau "automatikoki" geratuko lirateke libre.

Sententziaren atarian, Espainiako Gobernuari eskaera egin dio Sarek: utz diezaiola salbuespenezko espetxe politikarekin presoen eta haien gertukoen sufrimendua luzatzeari eta balia dezala Estrasburgoko epaia espetxe politika aldatzeko.

Horrez gain, urriaren 20rako Donostian antolatu duten manifestaziorako deia egin diete herritarrei, Espainiari eta Europari erakusteko giza eskubideen aldeko aterkipean hainbat pentsamoldetako herritarrek bat egiten dutela.

 
Loading player...