Van Oorde armadorearekin negoziazioek ez dituzte fruiturik eman eta beste inbertitzaile baten faltan, lan erregulazio espedientea aurkeztuko duela adierazi die zuzendaritzak Naval-eko lngileei, ateak ixteko. Konpnbiderik ez bada ematen sektore publiko edo pribatutik, datozen asteotan kalean geratuko dira enpresaren 177 langileak.