GUREAN GAUR

'De Miguel auziko' akusatuetako batzuk soilik daude delituak onartu eta fiskaltzarekin akordioa egiteko prest

Fiskaltzaren eta akusatu nagusien arteko akordiorik gabe berrabiatu da Arabako Probintzia Auzitegian De Miguel auziko epaiketa. Joan den urriaren 1ean, auzi saioak hamabost egunez etetea erabaki zuen epaimahaiak, Arabako fiskalburuak eskatuta, Fiskaltzak eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean jarraitzeko.

Ba goizean, auzi saioa hasi aurretik, Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak iragarri du "tamalez" ez dutela akordiorik lortu Fiskaltzaren eta akusatu nagusien artean, nahiz eta zenbait akusatuekin akordioa erdietsi duen.

Akordio horren arabera, zenbait akusatuk onartu egingo dute fiskaltzaren tesi nagusia, hau da, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat egon zela eta haiek sare horren kide izan zirela. Izagirrek ez ditu eman akordio horri buruzko xehetasun gehiago, ezta akordioa norekin lortu duen ere. Baina jakina da Alfredo de Miguel akordiotik kanpo geratu dela.