GUREAN GAUR

Urriaren 28tik 2019ko udaberrira, entzungai izango da Eñaut Elorrietaren 'Harian'

Ohikoa duen musika banda hari boskote batekin ordezkatu du Eñaut Elorrietak proiektu horretarako. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatutako Kaabestri String Ensemble boskotea izango du lagun. Oscar Lopez, Igor Torre eta Arkaiz martinez biolinistak; Jon Arraz txelo jotzailea eta Paloma Torrado kontrabaxista, alegia.

Lau abesti berri grabatu dituzte elkarrekin, baina ez dute euskarri fisikorik argitaratu. Elorrietak zuzeneko proiektua egiteko beharra sentitu duelako haseiratik. Hala ere, sortu dituzten abestiak sarean entzuteko aukera eskaini dute. Emanaldietarako, berriz, abesti berriak sortzeaz gain, Elorrietaren errepertorioko kantuak ere moldatu dituzte, Kaabestri Strin Ensemble boskotearentzat egokitzeko.

Hil honen 28an Bilboko Arriaga antzokian eskainiko duten emanaldiarekin hasi eta udaberria bitarte Euskal Herriko hainbat aretotan izango direla aurreikusi dute. Oraingoz, honakoak dira zehaztu dituzten kontzertuak: azaroaren 18an, Oñatiko Santa Ana Udal Antzokian; azaroaren 23an, Donostiako Victoria Eugenian; abenduaren 23an, Hondarribiako Itsas Etxea auditoriumean; otsailaren 1ean, Iruñeko Gaiarre antzokian; otsailaren 2an Santurtziko Serantes kultur aretoan eta otsailaren 16an, Mungiako Olalde Aretoan.