GUREAN GAUR

Landabengo Volkswagenek zazpi eguneko beste etenaldi bat egingo du motor faltagatik

Bost egunekoaren ordez, zazpi eguneko etenaldia egingo du Landabengo Volkswagen fabrikak, motor faltagatik. Zuzendaritzak esan du urriaren 26tik azaroaren 2ra itxiko dutela lantegia, baita azaroaren 5ean eta 9an ere.